XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berandu egin denean, hartu dut soka eta hemen nago. Eta zuk zer egin duzu?.

- Ikuilua garbitu dut erantzun zuen Alkairokoak.

Gero zimaurra bota dut leiho horretatik eta egun osoan itzalpean etzanda eman dut.

Bihar, anaia, zu hemen geratuko zara, zure txanda da.

Nik eramango dut zezena bazkatzera.

- Ederto - erantzun zuen Damaskotarrak.

Eta hurrengo goizean, goiz goizetik, Alkairokoak zezena atera eta hiri aterantz eraman zuen.

Ataria pasa bezain laster, zezena tximista bezala ihesean joan zen.

Pikaroa atzetik joan zitzaion eta lasterketak Alkairokoaren jazkiak birrindu arte iraun zuen.

- Maltzur zitala oihu egin zuen, esan behar zidan ba, zezenari ez zaiola soka gustokoa.

Damaskotarra behin bitartean, eskobatzen zegoen.

Amaitu zuenean, zimaurra leihotik bota zuen.

Baina azpian berriro ere eserita zegoen aga.

Atzo pikaro hari jipoi galanta eman nion.

Ez du gaur berriro leihotik zimaurrik botako pentsatu zuen honek eta.

Baina Damaskotarrak ez zekien ezer aurreko egunekorik.

Horregatik, leihotik bota zuenean zimaurra, hau juxtu juxtu aga-ren buruan erori zen.

Turkoak salto egin zuen eserlekutik, eta jipoitu zuen pikaroa, aurreko egunean bestearekin egin zuen bezala, baina sendoago, hezurrak hautsi arte.

Damaskotarrak esaten zuen bere artean.

Oi zezena, haustu Alkairokoa.

Era berean, landetan, Alkairokoa zebilen: Oi aga, gogorrago ekin.

Arratsaldera aldean, Alkairokoa itzuli zen, baina bere aurpegia odolak eta urrutuek ezezaguna egiten zuten.